XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AMEZTIAK. (ametza arrunta)

Haritz beltza edo ametz arrunta (Quercus pyrenaica) oso urri aurkitzen da Bizkaia eta Gipuzkoako eskualde kantauriarretan, Nafarroa ozeaniarrean, eta Araban, batez ere, zeinak, egun munduko ameztirik hoberenetariko bat daukan (Izkiz oihana), ugariago delarik.

Bere fenologia bereziak, izozte berantei aurre egiteko ahalmena ematen dio, eta, ez diote batere mesederik egiten sasoi lehor markatua duten klimek: honek, zonalde mediterraniarretan, bokazio menditarra inplikatzen du.

Haritz-ametzaren presentzia gogorki determinatzen duen faktorea, bere basifugo ezaugarria da: lur hareatsuak edo karetsu deskaltzifikatuak behar ditu, erraz perkolagarriak.

Ez ditu azaleko maila freatikoak jasaten ahal.

Lurraren idortasuna, ongi drenaturiko sustrato batez lortzen da, eta, aldatsa eta intsolazioaz faboretua.

Beraz, karasol hareatsuetan egongo da bere optimum -a, lurrak, Quercus robur nagusitu ez dadineko aski ur-erretentzio kapazitatea ez duen tokitan, eta, pagoek markaturiko lainoren formazio-marraren azpitik.

Erreliebe ondulatuko zonaldetan landaretza mantxa haundiak eratuko ditu, halaber, lur hareatsu eta ez kontinentalizatutako klimarekin (Izkiz).

Bere sustrai-sistema, oso garatutako sustrai zentral, hots, ur ponparako ahalmen haundia duena eta lurraren beheko horizonteez geroztik elikagaiak dituena, eta azaleko beste hainbat albo-sustraiz dago eratua.

Azken hauek oso hedakorrak, estaloniferoak dira: oin nagusi bakoitza edo errondo bakoitza, gero aziendaz kimatuak izanen diren zuhaiska-formako altzumez inguratuak aurkitzen dira.

Fenologikoki, espezie zimelkorra da (hostoek, neguan zehar, zuhaitzean diraute), hosto berriak, maiatzaren azkenean edo ekainaren hasieran emanez.

Hostotzen azkenak, urtadarrak dira, horretak, oidium izenaz ezaguturiko gaitz kriptogamikoak jotzea oso erraz delarik, kimuketa, eurite garaiarekin, hots, hezetasun atmosferiko haundia eta giro epel samarra den garaiarekin batera etortzen delako.

Ameztiak Lehen aurreratu dugun bezala, ameztiek, dibisoriako mendikate silizeotako eguteran hedadura haundiko oihanak eratzen dituzte, mazela kantauriarrean gailurrak eta egutera aldapatsuak harea gainean okupatuz, baita haran azpialdeak eta mendiska hareatsuak, arku subkantauriarreko mugaldean.

Sobron sakanako (Araba) leku aterbetuenetan, ameztiaren etapa degradatuago bat ikus daiteke, itsas pinuarekin (Pinus pinaster) nahasirik, berau aitzinako pinudi hedatu eta termofiloen lekukoa delarik.